Bideoaldia eskainiko dute irailaren 28an
Zinema eta bideo ikastaroetako emaitzak jendaurrean ezagutarazteko, Bideoaldia erabili izan du Larrotxene kultur etxeak. Aurtengoa 29. ekitaldia izango da eta Donostia Zinemaldiaren barruan eskainiko dute, irailaren 28an, 20:30ean, Trueba 2 zineman. Guztira, bederatzi lan aurkeztuko dituzte, gehienak gidoi eta zinema zuzendaritza ikastaroetan egindakoak. Beste Zinemak izeneko ikastaroan landutakoaren berri ere jasoko dute, eta koprodukzio bat. 2016ko lanak sarean daude ikusgai.
Hauek izango dira aurtengo ikus-entzunezkoak:
- Recortes (3.18 min.). Gidoigintza hastapena, Jorge Gil.
- Andante Piu Forte (12.55 min.). Gidoigintza hastapena, Jorge Gil.
- Tot-Truco o Trato (9.23 min). Gidoigintza hastapena, Jorge Gil.
- Beste Zinemak (12.10 min.). Beste zinemak, Koldo Almandoz.
- Kreba (11.29 min.). Zinema zuzendaritza, Jose Mari Goenaga.
- Errailak (7.39 min.). Zinema zuzendaritza, Pablo Malo.
- Tximino (10.34 min.) Koprodukzioa.
- Lehen Jaunartzea (6.28 min.) Gidoigintza aurreratua, Michel Gaztambide.
- Prudentzio (7.51 min). Gidoigintza aurreratua, Michel Gaztambide.