Jai Alai zesta punta txapelketa Donostian jokatuko dute
Karmelo Balda pilotalekuan jokatuko da Jai Alai zesta punta txapelketa. Larunbatean, irailaren 23an, finalerdiak jokatuko dira, eta urriaren 1ean final handia izango da. Master Series txapelketa hau ekainean hasi zen, Mexikon, ekainean; Jai Alai World Tour zirkuituaren barruan dago. Larunbatean bi finalerdi jokatuko dira. Lehenengoan, Laduche-Lopez, Olharan-Erkiagaren aurka; bigarrenean, Egiguren-Inza, Olha-Etchetoren kontra. Final handia urriaren 1ean jokatuko da. Arratsaldeko bostetan hasiko da eta ETBk emango du zuzenean.