Ruth Perez de Anucita: "Garrantzitsua da guretzat jendeak Zinemaldia bere sentitzea"
Bihar hasiko da 65. Donostiako Zinemaldia. Hilabeteetako lanaren emaitza aurkeztu eta borobiltzeko unea da antolatzaileentzat. Horien artean dago Ruth Perez de Anucita (Errenteria, 1979) komunikazio arduraduna. Orain arteko esperientzia eta lana ezagutzeko, IRUTXULOKO HITZAk berarekin hitz egin du.
Pasa den urteko apirilean hartu zuen ardura, eta aurtengoa bere bigarren edizioa da. “Aurtengo edizioa prestatzeko denbora gehiago izan dut eta esperientzia hobea ari da izaten”, dio Perez de Anucitak. “Zorteduna” sentitzen da egun duen ardurarengatik.
Zinemaldiaren komunikazio estrategia, 65. edizioaren berritasunak, erronka pertsonalak eta bestelakoen inguruan hitz egin dugu Perez de Anucitarekin. “Garrantzitsua da guretzat jendeak Zinemaldia bere sentitzea”.
Elkarrizketa osorik irakurri ahal izango da biharko astekarian.