Vicente Zaragueta betirako geratuko da kaian
Brontzezko estatua batek oroituko du Vicente Zaragueta zena, aurrerantzean, Donostiako kaian. Aquariumeko zuzendaria izan zen Zaragueta, duela bi urte hil zen arte; hernaniarra zen jaiotzez, eta oso ezaguna Donostian eta inguruan. Horrela bada, haren gorputz osoko estatua bat jarri dute Aquariumeko sarrera zaharretik gertu, barandan, hiriari begira.
Lurdes Umerez arduratu da eskultura egiteaz, eta ostegun goizean egin dute inaugurazio ekitaldi xumea, senitarteko eta agintariekin.