Albiste irakurrienak
‘Duela 30 urte okupatu zuten’
Amaran eta Bidebietan sortu ziren lehenengoak, baina Egiakoa izan zen auzoaren neurria gainditu eta Donostiako dimentsioa hartu zuen lehen gaztetxea. Jareño fabrika zaharra okupatu zutenekoa gogora ekarri genuen joan den astekarian, eta webguneko irakurriena izan da.
‘Fe de etarras iragarkiak polemika sortu du’
Groseko Mirakruz kalean jarri duten iragarki erraldoia ez da oharkabean pasa. Albisteak irakurle asko erakarri ditu.
‘Kudeaketan dago gakoa’
Bederatzi gune autogestionatu daude hirian: Guardetxea, Txantxarreka, Añorgako gaztetxea, Firestone, Txondorra, Letaman, Uliako parkea, Mogambo eta Bidebietako auzoenea. Bakoitzak dituen ezaugarriak aztertu genituen erreportaje batean.
‘Txistualdi ozena Egiako eraso sexistaren aurka’
Porrontxo jaietan gertatutako eraso sexistaren aurkako protestaren berri eman genuen asteburuan. Ehunka lagun elkartu ziren Plaza Haundin, ‘txistualdi herrikoia’ egin eta gertatutakoa salatzeko.
‘AsCATasunera astea egingo dute Kataluniako prozesu independentistari babesa adierazteko’
Babesa adierazteko aste osoko jaialdia prestatu dute Intxaurrondoko Sagastieder plazan. Karpa handi batean hitzaldiak, kultur jarduerak eta tailerrak egingo dituzte igandea arte.
‘Sudur berriak iritsi dira’
Egiako Porrontxo jaien barruan eman den hausnarketa prozesuari buruzko erreportajeak arrakasta handia izan du.
‘Izarne Zelaia: Norberak beretik’
Irutxuloko Hitzaren iritzi ataleko kolaboratzaile berria da Izarne Zelaia. Larre motxean izena du bere zutabeak, eta lehen artikuluak bisita asko izan ditu.
‘Alde edo alde’
Bageraren 25. urteurrena umorez ospatzeko bueltan dira Alde edo Alde komiki zintak. Hilabetero, gai baten bueltan argitaratzen ari dira zinta bat umorea eta euskara lotuz. Joan den astekoak
IRUTXULO.HITZA.EUS-en, azken zazpi egunetan bisita gehien izan dituzten albisteak.