(Argazkia: gipuzkoapilota.eus)
Emakumea Pilotari egitasmoaren baitan, paleta ikastaroa antolatu dute Donostian, aurreko urteetako harrera onaren ondorioz. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatu du jarduera; 18 urtetik gorakoei dago emakumeei zuzendua dago, eta izen ematea zabalik dago jada. “Hemengo kirolaz gozatzeko, trebatzeko, esperientzia berriak bizitzeko, giro atseginean aisialdia igarotzeko, jende berria ezagutzeko, kirola praktikatzeko beste modu bat bizitzeko… Animatu probatzera!”, diote antolatzaileek.
Urriaren 2tik ekaina bukaerara izango da ikastaroa; astelehenetan, 16:00etatik 17:00etara, Atano III.ean. Prezioa 140 eurokoa izango da. Izen ematea eta informazioa, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren bidez: 943 47 14 63 telefonoan eta
etxebe.pilota@kirolak.net posta elektronikoan.