Kataluniari babesa adierazteko mobilizazioa deitu du gehiengo sindikalak
Gehiengo sindikala osatzen duten ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek babes osoa eskaini diote urriaren 1eko erreferendumari, atxilotuak askatzeko eta “errepresioa” amaitzeko eskatu dute, eta Katalunian dagoen egoera “salbuespen egoera” gisa definitu dute.
Hego Euskal Herriko hiru hiriburuetan egingo dute mobilizazioa. Donostian, ostegunean, 12:00etan elkartuko dira Alderdi Ederren.