Txirrindak nagusi izan dira hirian
Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearen barruan, Bizikletada egin dute gaur goizean. Alderdi Ederretik 11:00ak baino minutu batzuk lehenago abiatu dira, eta Donostia zeharkatu dute. Mugikortasun eta Garraio zinegotzi Pilar Aranak eta Gune Publikoetako zinegotzi Alfonso Gurpegik eman diote irteera jarduerari. Bertan, parte hartu dute hiriko hainbat institutu eta ikastetxetako ikasleek.
Mugikortasun garbia, partekatua eta zentzuduna izenburupean, gaur emango diote amaiera Mugikortasun Iraunkorraren Asteari. Zehazki, Alderdi Ederren, Friday Night Skate egingo dute, hau da, Donostiako roller gauak, 23:00etan.