Udaletxean aurkeztu dute sistema berria. (Argazkia: Donostiako Udala)
Ura hornitzeko sarea handitu dute Añarbek eta Donostiako Udalak. Zubietan jarriko dute sistema berria eta horri esker ur-eskaria bermatuko dutela diote. Obren aurrekontua 3,8 milioi eurokoa da, baina proiekturako eta lurzoruaren kudeaketarako jada inbertitu dituzte 300.000 euro.
2019ko lehen hiruhilekoan Donostiak edateko ura hornitzeko sistema berri bat izango du. Añarberen III. Banaketa-adarraren luzatze bat da, Astigarragako Petritegiko tratamendu estaziotik irteten diren lau adarretako batena. Txiki-Erditik irtengo da (Urbil merkatal gune ondoan), Elordin EUBBeraino (Zubieta auzoko goialdean). Hornidurako sare berriak 4.728 metroko luzera izango du, eta, horrela, edateko ura ponpatzeko
estazio bat izango du, eta Elordin biltegia, 4.000 m 3-ko edukierarekin.