'Handia' filmeko zuzendariak 'Zurriolako butaka' saioan izango dira
Miren Manias ikertzaileak eta kritikarien solasaldiak osatuko dute programa
helbide honetan.
Zurriolako butaka bost hedabideren arteko elkarlana da: Berria, IRUTXULOKO HITZA, Gaztezulo, Hamaika eta Zinea.
65. Donostiako Zinemaldiaren bigarren egunean, Handia filma izango du protagonista Zurriolako butaka saioak. Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendariak elkarrizketatuko dituzte. Ondoren, Miren Manias ikerlariarekin hitz egingo dute. Euskarazko zinemaren inguruan doktore tesi bat du egina. Bukatzeko, kritikarien solasaldia estreinatuko dute Amaia Garcia blogariarekin eta Mikel Zumeta Zinea atariko kritikariarekin.
IRUTXULOKO HITZAren webgunean programa zuzenean ikusi ahal izango duzue 11:00etatik aurrera,