'Zurriolako butaka' saioaren lehen atala
65. Donostiako Zinemaldiarekin batera abiatu da ‘Zurriolako butaka’ telebista saioa. Lehen atalean, Bi txirula filmeko Iñigo Garcia zuzendaria eta Jon Elizalde protagonista elkarrizketatu dituzte. Bestalde, Joserra Senperena musikariarekin izan dira, eta Juanba Berasategi zena gogoratu eta Nur eta herensugearen tenplua filmaren inguruan hitz egin dute. Bukatzeko, Maialen Goñi Zinea atariko koordinatzailea eta Urtzi Urkizu Berriako kazetariak aurtengo Zinemaldiaren inguruko xehetasunak eskaini dituzte.
Saioko arduradunek barkamenak eskatu nahi dituzte, gaurko saioan arazo tekniko batzuk izan direlako.