Zinemaldiarekin batera hasiko da 'Zurriolako butaka' saioa
'Bi txirula' filma eta Joserra Senperena izango dira protagonistak, lehen saioan
helbide honetan.
Lehen saioan, Bi txirula filmeko zuzendaria eta protagonista izango dituzte. Iñigo Garcia eta Jon Elizalde, hurrenez hurren. Joserra Senperena musikariarekin ere hitz egingo dute, Juanba Berasategi zenaz eta Nur eta herensugearen tenplua filmaz. Saioaren bukaeran, Maialen Goñi Zinea atariko koordinatzailea eta Urtzi Urkizu Berriako kazetariak aurtengo Zinemaldiaren inguruko xehetasunak eskainiko dituzte. Esan bezala, gaur, 11:00etatik aurrera.
Zurriolako butaka bost hedabideren arteko elkarlana da: Berria, IRUTXULOKO HITZA, Gaztezulo, Hamaika eta Zinea.
Abian da 65. Donostiako Zinemaldia, eta Zurriolako butaka telebista programa prest dago zinema euskaraz jorratzeko. 11:00etatik aurrera zuzenean ikusi ahal izango duzue IRUTXULOKO HITZAren webgunean, eta gaur