Metroaren inguruan informatzeko bilera irekia egingo du Satorralaiak Antiguan
Metroaren igarobidearen lanak egin ahal izateko Antiguako hainbat lur desjabetuko dituzte. Hori dela eta, Satorralaia bizilagunen elkarteak herri batzarra antolatu du Antiguako Txalupagillene plazan asteartean 19:00etan. Bizilagunei egoeraren berri eman eta aurrera begira jarduerak antolatu nahi dituzte: “Herritarrak mobilizatzeko denon artean ideiak eta proposamenak trukatzeko gonbidapena egiten dugu”.



