Euskara sustatzeko diru laguntzak emango dizkie udalak irabazi asmorik gabeko elkarteei
15. 525,35 euroko diru laguntza bideratuko du udalak euskara sustatzeko jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzat. Euskara zerbitzuak proposatu zuen diru laguntza ematea eta gaur onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak.
Bestalde, Familiei Laguntzeko Zerbitzua kontratatzeko espedientea irekitzea ere adostu dute. Kontratuak 72.765 euroko aurrekontua du, hiru urteko iraupena du eta beste hiru urtez luzatu daiteke.