Gaztelumendi anaiek barrutik elkarrekin biziko dute txapelketa, lehen aldiz
Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta lehenengo aldiz batera parte hartuko dute Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiek. Duela lau urteko txapelketan, finalera iristea lortu zuen Beñatek; Unai estrainekoz arituko da txapelketan. Gogotsu daude biak ere, eta esperientzia partekatzeaz pozik, baina anaia oholtza gainean ikustea “berezia” dela diote. Momentuz ez dakite elkarrekin kantatzeko aukera izango duten, eta zaila duten arren, Unaik dio izugarri gustatuko litzaiokeela: “Bi anaia, Txapelketa Nagusi batean, finalaurrekoetan elkarrekin… ez dut uste etxe askotan gertatu daitekeenik”.
Argi dute zer kantatu nahi duten eta zer ez, baina benetan ongi aritzeko gauza askok lagundu behar dutela uste dute. Txapelketan murgilduta, IRUTXULOKO HITZArekin elkartu dira Añorgan, eta zabal aritu dira euren sentipenez.
Ostiralean egongo da elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera.
Joan den asteburuan abiatu zen