Hamaika entzuteko! lehiaketa abian da
Hamaika entzuteko! lehiaketa, eta aurtengo lanak aurkezteko epea ireki dute jada, azaroaren 30a arte. Casares Irratiak parte hartzaileen eskura utziko ditu bere estudioa eta baliabideak; horrela, grabaketa eta editatzeko aukera izango dute partaideek, hala nahi izanez gero.
Parte-hartzaileek gehienez bost minutuko piezak aurkeztu ahal izango dituzte, gaztelaniaz edo euskaraz. Gaia guztiz askea da, eta edozein motatako pieza izan daiteke. Epaimahaiak kontuan izango du lanen originaltasuna, sormena eta interesa.
Bi sari banatuko dituzte; irrati-pieza onenaren saria: 800 euro, eta euskarazko irrati-pieza onenaren saria: 600 euro.
Hemen entzun daitezke 2016ko pieza irabazleak.
Irrati pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatu nahi dute Casares Irratiak eta Donostia Kulturak. Horretarako sortu zuten