Onartutako diru laguntzek eskola kirolari, emakumezkoen kirolari, kirol egokituari eta Euskal Herriko Kirolei lehentasuna emango diete.

Gazteak herri kirolak egiten, Bidebietako kiroldegian. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Donostia Kirola-k aurtengo kiroletako diru laguntzen deialdia onartu du. Hala,
785.000 euro banatuko ditu hirian kirolaren alde lan egiten duten erakundeen artean, iaz baino %5 gehiago. Plangintza estrategikoan ezarrita dauden ildoei jarraituz, onartutako diru laguntzek
eskola kirolari,
emakumezkoen kirolari,
kirol egokituari eta
Euskal Herriko Kirolei lehentasuna emango diete.
Diru laguntzak hiru ataletan banatu dituzte:
kluben ohiko funtzionamendurako laguntza (430.000 euro),
eskola kirolerako diru laguntzak (245.000 euro); eta
aparteko kirol jarduerak antolatzeko laguntzak (110.000 euro).
Diru-laguntzen eskaerak aurkezteko
epea irailaren 29era arte luzatuko da. Interesa duten elkarte guztiek informazio osoa kontsultatu eta beharrezkoak diren inprimakiak jaitsi ditzakete
Donostia Kirola-ren webgunean.