Atleti-korrika sortu du Donostiako Atletikok, maila guztietako korrikalarientzat
Atleti-korrika saila sortu du Donostiako Atletikok. Maila guztietako korrikalariei zuzendua dago, eta entrenatzaile lanetan ariko da Carlos Ayala, nazioarteko maratoilari ohia. Entrenamendu pertsonalizatuak eskainiko dituzte, bai hasiberrientzat, bai euren errendimendua hobetu nahi dutenentzat. “Osasuntsu mantentzeko korrika egiten baduzu, edo emaitzei begira, komeni da entrenamendu plan batzuk jarraitzea. Gainera, entrenamendu saioak zure egoera fisikoari egokituak egoteaz gain, hobekuntza pauta batzuk ezarriko dizkizute, zure helburuak lortzeko”, diote webgunean.
- Hasiberriak: jogging, egokitzapena, osasuna
- Lasterketetarako prestakuntza: 5 km, 10 km, maratoi erdia, maratoia.
- Mendi lasterketak: trail, ultra trail, raid.
- Txapelketetarako prestakuntza, azterketak, testak.