
Larunbat honetan, hilak 30,
Euskadiko XXXVII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa eta
XI. Soinu Zahar Txapelketa egingo dute Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuan (18:30). Hamaika mutilek parte hartuko dute Aurresku txapelketan, eta horien artean
bi donostiar daude: Ander Garcia eta Ander Liguori. Aldiz, hamabi neska ariko dira Soinu Zahar txapelketan, eta ez da donostiarrik beraien artean.
Dantzari guztiek, hiruna pieza dantzatuko dituzte hasiera batean. Aurresku txapelketan
Ormatxulo, Aurkez aurke eta
Kontrapasa. Soinu Zahar txapelketan, berriz,
Ormatxulo, Humboldt zortzikoa eta
Kontrapasa. Hiruetan puntuazio altuena lortzen duten zortzi dantzariek txapelketa bakoitzean, beste pieza bat dantzatuko dute –
Ehun dukat neskek, eta
Zortzikoa mutilek–.
Pasaiako Udala, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Alkarkide Alkartasunako Dantzari Ohiak Taldea dira antolatzaileak.