Emakume Txirrindularien Topaketa egingo dute asteburuan
Bizikletak 200 urte bete dituela eta, Kalapie elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu, eta horien artean dago Emakume Txirrindularien Topaketa: 200EmakumeBizian. Kalapieko kide Itziar Alonso-Arbiolek izan du ideia, eta gogotsu dago asteburuari begira. Emakume txirrindulariak batu, esperientziak partekatu eta ikusaraztea dute helburu nagusitzat. Nahi horrekin, egitarau zabala prestatu dute.
EGITARAUA
Larunbata, irailak 30
- 15:30-17:00. Lan-taldea: Emakumezkoak bizikletan ibiltzeko hiri-proiektuak. Belen Calahorro ConBici-ko kideak dinamizatua. Emakumeen Etxean.
- 15:45-17:20. Emakumeentzako oinarrizko mekanika-tailerra. Jaia Bicicletas eta Bizikumeren eskutik. Emakumeen Etxean.
- 17:00-17:30. Kafea hartzeko geldiunea. Emakumeen Etxean.
- 17:30-19:00. Mahai-ingurua: Emakumeak eta bizikleta: egungo errealitatea eta etorkizuneko proiektuak. Moderatzailea: Itziar Alonso-Arbiol, Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteko kidea. Emakumeen Etxean.
- 19:00-19:15. Kafea hartzeko atsedenaldia. Emakumeen Etxean.
- 19:15-20:15. Bikepacking tailerra. Laura Vergara, Bielas Salvajes.
- 20:15-21:45. Emakume bidaiariak. Emakumeen Etxean.
- 22:00. Afari-merienda, Kalapieren egoitzan (Iparagirre kalea, 8).
- 8:30-11:30. Errepide bizikletako emakume txirrindularien irteera: lehenengo zutabea, Gipuzkoako Campuseko Liburutegia.
- 8:30-11:30. Mendi bizikletako emakume txirrindularien irteera: bigarren zutabea, Gipuzkoako Campuseko Liburutegia.
- 9:00-11:00. Zikloturista eta hiri txirrindularien irteera / paseoa: hirugarren zutabea, Gipuzkoako Campuseko Liburutegia.
- 11:30-12:00. Hamaiketakoa eta materialak ematea Emakumeen Etxean.
- 12:30-13:30. 200EmakumeBizian irteera bateratua. Irteera, udaletxe aurretik.
- 14:00. Herri bazkaria, elkarte gastronomiko batean.