"Eraikinean geratzeko asmo irmoa dugu, erresistitzekoa"
hotel bat egitea eragozteko, etxe bat okupatu dutela adieraziz. Kale Nagusiko 18. zenbakian dago etxea, eta, jakinarazi dutenez, Asier Arriola Arriola enpresariak asmoa dauka bertan hotel bat eraikitzeko: “Jada baimen gehienak lortu ditu eta udal gobernuaren eta arkitektura sailaren esku geratzen da azken baimena sinatzea”.
Turismoaren ondorioak kontuan hartuta eta “erakundeen erantzun ezaren aurrean”, arazoari eurek aurre egitea erabaki dute. Horretarako, aipatutako eraikinaren etxebizitza bat okupatu dute eta hotelaren eraikuntza gelditzeko antolatzen ari dira: “Eraikinean geratzeko asmo irmoa daukagu, erresistitzekoa, hala ezingo baitute hotelaren proiektua aurrera eraman”.
IRUTXULOKO HITZAk okupatutako etxebizitzan bizi diren bi lagunekin hitz egin du, eta informazio zabalagoa eskainiko du ostiralean. Udal gobernuak, bere aldetik, dio eraikina pribatua dela. “Lizentziari dagokionez, uste dut azterketa prozesuan egongo dela. Plan Orokorrean dauden baldintzak betetzen dituen ala ez ikusiko da, eta horren arabera emango zaio baimena”, adierazi du Eneko Goia alkateak.
Larunbatean, prentsaurreko jendetsua egin zuten Parte Zaharrean,