
Jaietako zinegotzi Alfonso Gurpegi eta Moda Klusterreko Laura Chamorro, hautaketa prozesua aurkezteko prentsaurrekoan. (Argazkia: Donostiako Udala)
Donostia Festakek jakinarazi du hurrengo urtean hautaketa prozesu baten bidez erabakiko dutela nork josiko dituen traineru irabazleentzako banderak.
Erabaki hau aurten sortutako polemikaren ondoren hartu da. Aurtengo bandera ez baita Donostian egin, Valentziako enpresa batek egin du.
Donostia Moda Klusterrarekin elkarlanean tokiko ehungintzan eta joskintza sektoreari emango diote proposamen honen berri. Kontxako bandera bordatzeko proposamena aurkeztu dezake Gipuzkoako edozein enpresa edo norbanakok. Eskuz egiteko irizpide historikoak bete beharko dituzte proposamenek. Emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat bandera bana bordatzeko proposamena aurkeztu beharko dute, eta traineru irabazleetako kideentzako banderatxoak ere bai.
Moda Klusterrak jasoko ditu proposamenak, eta baldintza guztiak betetzen dituela ziurtatu beharko du. Adituen batzorde batek aukeratuko du diseinu egokiena. Urrian irekiko dute hautaketa prozesuan parte hartzeko epea.