Satorralaiako kide bati egindako erasoa salatu du bizilagunen mugimenduak
Aste Nagusiko azken gauean Satorralaia bizilagunen mugimenduko kide bati egindako erasoa salatu dute. Azaldu dute Kontxako pasealekuan gertatu zela erasoa.
Adineko emakumeak metroa gelditzeko zioen kartela zeraman lepoan zintzilik eta gizonezko batek handik tira egin zion kartela hautsiz. Satorralaiak gaineratu du emakumea lurrean zegoen bitartean keinu “zital” bat egin ziola erasotzaileak emakumeari.