'Sagardo ibaiak, bizitza iturri' erakusketa ikusgai egongo da Aquariumen abenduaren 15era arte.
Erakusketako irudi bat. (Argazkia: Lide Ferreira)
Hernani, Usurbil eta Astigarragan egon ondoren,
Sagardo ibaiak, bizitza iturri erakusketa ibiltaria Donostiako Aquariumera iritsi da, Nautilus aretora. Sagardoaren Lurraldearekin sagardoaren kultura sustatzeko asmoz egin dute, eta Aquariumarekin elkarlanean sortutako proiektua izan da.
Urumea eta Oria ibaiak balorean jartzen dituzte. “Lehen bizi ginen ibaiari begira, eta, orain, badirudi ez dela existitzen”, nabarmendu du Jose Mari Alberrok, Sagardoetxeko zuzendariak. Lurdes Odriozola historialariak esan du urte askoko ikerketa baten ondorio dela erakusketa: “Oria eta Urumea dira protagonistak, baina
beste bitxikeria batzuk ere kontatzen dira. Lehen,
ibaiak bizitza iturri ziren, baina une batean elikagai horiek ez ziren nahikoak eta ibaiak antzinako autobide bilakatu ziren. Gainera, ibaiaren inguruan jendea bizitzen jarri zen, eta sortu ziren harreman sozialak ere islatu ditugu”.
Erakusketa
abenduaren 15era arte egongo da zabalik, Aquariumeko
Nautilus aretoan. Egunero egongo da irekita,
10:00etatik 19:00etara, eta Aquariumeko sarrera ordaindu beharko da bisitatzeko.