'Volar' eta 'Morir' filmeez ariko dira 'Zurriolako butaka' saioan
Kritikarien solasaldian Begoña del Teso eta Gorka Erostarbe kazetariak izango dira
helbide honetan.
Zurriolako butaka bost hedabideren arteko elkarlana da: Berria, IRUTXULOKO HITZA, Gaztezulo, Hamaika eta Zinea.
Zinemaldiko euskal ekoizpenei tarte berezia eskaintzen segitzen du Zurriolako butaka saioak. Bosgarren atalean, Bertha Gaztelumendi Volar dokumentaleko zuzendaria eta Koldo Zuazua Morir filmeko ekoizlea elkarrizketatuko dituzte. Kritikarien solasaldian, aldiz, Begoña del Teso eta Gorka Erostarbe kazetariak izango dira. Gaztezuloren bideo kritika, Monica Belluchi Donostia Sariaren soslaia eta bestelakoak ere ez dira faltako.
IRUTXULOKO HITZAren webgunean programa zuzenean ikusi ahal izango duzue 11:00etatik aurrera,