'Zurriolako butaka' saioaren bosgarren atala
Koldo Zuazua eta Bertha Gaztelumendiren azken lanak izan dira protagonista
Zinemaldiaren euskarazko saioaren bosgarren atalean, Bertha Gaztelumendi Volar dokumentaleko zuzendaria eta Koldo Zuazua Morir filmeko ekoizlea elkarrizketatu dituzte. Kritikarien solasaldian, aldiz, Begoña del Teso eta Gorka Erostarbe kazetarien bisita izan dute. Gaztezulok egindako Elkarrekin – Together dokumentalaren bideo kritika, Monica Belluchi Donostia Sariaren soslaiak eta bestelakoek osatu dute programa.