
Ostiralean, irailak 29an, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuak deituta, kontzentrazio bat egingo dute Kursaal aurrealdean, ostatuetako hitzarmenaren negoziazio kolektiboan ematen ari den egoera salatzeko, eta langileak mobilizaziora deitzeko. “Sektorea igarotzen ari den egoera ikusita, hitzarmen on bat lortzeko momentua dela iruditzen zaigu eta patronala hitzarmenaren negoziazioan izaten ari den jarrera salatzen dugu”, adierazi dute sindikatuek.