Herrerako lur azpiko zubibidea. (Argazkia: Estibaus)
Plazandreok eta Altzako Kulero Moreak talde feministak ibilaldi bat prestatu dute larunbaterako. Herrerako topoko plazatik abiatuko dira 11:00etan, eta 13:30ak arte, Altzako gune kritikoak detektatu eta ezagutuko dituzte. Zehazki, Herreratik Oletara abiatuko dira, eta Oletatik buelta bat egingo dute Larratxoraino.
«Altzako neska batzuoi bururatu zitzaigun talde feminista bat sortzea, eta, gutxinaka, jarduerak antolatzen joatea. Plazandreok-eko kide bat auzoan bizi da, eta berak proposatu zigun bi eragileen artean egin gezakeela ibilaldi bat», gogoratu dute Altzako Kulero Moreak taldeko kideek.
Bada, larunbatean egingo dutena izango da jarduera hori. Ibilaldiaren barruan, gune kritiko batzuetan egingo dute geldialdia eta arkitektura feministan aditua den pertsona batzuk emango ditu azalpena. Baina ez hori bakarrik, proposamenak egiteko aukera ere egongo da. «Parte hartzaileek nolabaiteko alternatibak proposatu ahal izango dituzte, gune horien inguruan. Esperimentu moduko bat izango da», nabarmendu dute Kulore Moreak-eko kideek.
Helburu nagusia da Altzan emakumeentzako kritikoak eta arriskutsuak izan daitezkeen guneak atzematea, espazio publiko barnerakoiagoak eta indarkeria sexistarik gabekoak lortze aldera.