Kataluniarekiko elkartasuna adierazi du Donostialdeko herritarron asanbladak
Erreferendumaren aldeko kartelak itsatsi dituzte Gros eta Erdialdeko kaleetan, eta asteburu osorako programa iragarri dute.
Kataluniako erreferendumaren harira, hainbat eragile sozial, sindikak eta politikoak bildu egin dira eta Donostialdeko herritarron asanblada sortu dute, Kataluniaren aldeko oraingoanBAI ekimenarekin. Hala, datozen egunetarako dinamika bat eratu dute, eta horixe da gaur arratsaldean Groseko Katalunia plazan aurkeztu dutena. Ondoren, elkartu diren guztiek erreferendumaren aldeko kartela banatu eta itsatsi egin dituzte Gros zein Erdialdean.
oraingoanBAI asanbladatik erantzun herritarraren egutegia
- Irailak 29, ostirala, Kazerolada, Groseko Katalunia plazatik, 21:00etan. Amaitzean, afari merienda eta kantaldia Amarako Easo plazan.
- Irailak 30, larunbata, Elkargunea Easo plazan. 21:00etatik aurrera (Gure Esku Dagok Bilbon deitutako mobilizazioa amaitzerakoan), afari herrikoia eta kontzertua.
- Urriak 1, igandea: Erreferendum jardunaldia. Elkargune eta mobilizazio iraunkorra Katalunia plazan. 11:00etan, kalejira Easo plazatik Katalunia plazara, Gure Esku Dagoren ekimenean parte hartzeko (12:00etan), eta elkargunearen irekiera. 13:00etatik aurrera, bazkari herrikoia, eta musikaren ondoren, asanblada, jardunaldiaren jarraipena, euskarri komunikatiboak, mahai inguruak…
- Urriak 3, asteartea, 19:30ean, oraingoanBAI ekimenaren asanblada orokorra, Egiako Plaza Haundin: egoeraren balorazioa eta berehalako etorkizunean eman beharreko pausoak.


