Nabarmen egin dute gora eraso sexisten salaketek
Nabarmen egin dute gora sexu erasoen salaketek 2017. urtean. Iaz guztira zortzi izan ziren Ertzaintzaren arabera hirian egin zituzten sexu askatasunaren aurkako erasoak. Aurten, lehenengo sei hilabeteetan 18 erregistratu dira. Udaberriko datuen arabera %9,3 egin du gora. Hala ere, kontuan eduki behar da datu horietan ez direla azaltzen azken hilabeteetan gertatu diren erasoak; hasi ekainean eta iraila bitarte. Kezkatuta daude hiriko eragile feministak eta baita udala ere.
Prebentzioan indarra jarri du hiriko mugimendu feministak eta udalak ere egin du kanpaina bat Aste Nagusiaren atarian; nahiz eta Duñike Agirrezabalaga Berdintasun zinegotziak azpimarratu duen urte guztian zehar lantzen den gaia dela prebentzioarena.
Haize Nuñez Bilgune Feministako kidearekin, Ana Txurruka Medeak talde transfeministako kidearekin, Naiara Sampedro EH Bilduko zinegotziarekin eta Duñike Agirrezabalaga Berdintasun zinegotziarekin hitz egin du Irutxuloko hitzak. Erreportajea irakurgai egongo da ostiraleko astekarian.