(Argazkia: Alberto Elosegi)
Irailaren 21ean argitaratu zuen Xabi San Sebastian musikariak
Zuhaitzak ez du beldurrik diskoa. Udazkenarekin batera iritsi da donostiarraren laugarren lana. “Natura eta lurrarekin harremana zuen data bat nahi nuen”, dio San Sebastianek.
Bederatzi kantu ditu diskoak, eta bere ibilbidearen isla dira. “Orain entzuten hasi naizela, konturatu naiz diskoa uste baino anitzagoa dela”. Horiek zuzenean eskaintzeko gogoz dabil, eta datozen asteetan izango du aukera. IRUTXULOKO HITZAk San Sebastianekin hitz egin du. Abestien sormena, landutako doinuak, grabazioa eta auto-ekoizpenaren aldeko erabakia izan ditu hizpide, besteak beste.
Biharko astekarian elkarrizketa osorik irakurri ahal izango da.