Ander Iriarte zinemagilea eta Joseba Errekalde Sebastiane sarietako antolatzailea elkarrizketatu dituzte, besteak beste
Irutxuloko Hitza
Zinemaldiaren euskarazko saioaren zazpigarren atalean, Ander Iriarte zinemagile saritua eta Joseba Errekalde Sebastiane sarietako antolatzaileetako batekin hitz egin dute. Kritikarien solasaldian, aldiz, Sail Ofiziala errepasatzeko aukera izan dute Gorka Bereziartua (Argia) eta Angel Aldarondo (Berria) adituekin. Azkenik, Urtzi Urkizu Berriako kazetariarekin Fe de Etarras eta Converso filmak izan dituzte hizpide.