Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak errefuxiatuak hartzeko konpromiso falta salatu du.
Kursaal ondoan egin dute salaketa. (Argazkia: Ongi Etorri Errefuxiatuak Gipuzkoa)
Duela bi urte,
Europako Batasunak errefuxiatuak jasotzeko kuotak banatu zituen estatu kideen artean, bereziki, Italia eta Greziari presioa arintzeko, horietara iristen zirelako gehienak, Mediterraneoan barrena. Epea bete da eta hartutako
konpromisoaren %28 inguru baino ez da bete Europa mailan (180.000 hartu behar zituen);
Espainiako Estatuan are gutxiago:
%13. Beraz, hartzekoak ziren 17.337 errefuxiatutik, oraindik, 15.354 falta dira.
Konpromiso hori ez dutela bete salatzeko, ekintza bat egin zuten atzo iluntzean Donostian, Kursaal ondoan. Errefuxiatuen giza eskubideei babesa emateko eta egungo migrazio politikak salatzeko herritarren plataformak, Ongi Etorri Errefuxiatuak, deituta egin zuten. Besteak beste,
Handia filmeko aktore Eneko Sardagoy eta Iñigo Aranburu aktoreek hartu zuten parte.