Hiru Hondartzetako Krosak elkartasunezko dortsala eskuratzeko aukera eskainiko du
Urriaren 8an, igandean, izango da proba; bildutako dirua Aspanogi elkarteari emango diote.
Hiru Hondartzetako Krosaren XXVIII. ekitaldia antolatu du Jakintza Atletismo Klubak, Grupo Deltaren babesarekin. Ondarreta hondartzatik 10:00etan abiatuko dira parte hartzaileak, eta 10 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Oraingoz, 1.300 lagun baino gehiagok eman dute izena, baina kopurua bikoiztea aurreikusten dute.
Aurten ere elkartasunezko dortsalak prestatu dituzte, baina oraingo honetan dirua Aspanogi elkartearentzako izango da. Izena ematerakoan, euro bat gehiago ordainduz gero, elkartasunezko dortsala eskuratu ahal izango dute lasterkariek. Jakintza Atletismo Klubak euro bakoitza bikoiztuko du.
Udazkenaren etorrerarekin, lasterketa denboraldiko lehenengoa egingo dute igandean, urriaren 8an. Izan ere,