Kataluniari babesa adierazteko mobilizazioak egingo dituzte asteartean
Igandeko erreferendumaren ondoren hainbat lagun atera ziren kalera poliziaren indarkeria salatu eta Kataluniari babesa adierazteko asmoz. Biharko, astearterako, greba orokorra deitu du Kataluniako gehiengo sindikalak eta Donostian ere protestarekin bat egingo dute. Horretarako, lanuzteak egingo dituzte eta 11:00etan elkarretaratzea egingo dute Alderdi Ederren.
Bestalde, 19:00etan herrialde mailako mobilizazioa deitu dute Bulebarretik hasita eta 22:00etan kazeroladak egiteko eta argiak itzaltzeko deia egin dute. Grosen, 22:00etan Katalunia plazan biltzeko deia egin dute.