'Landareak lantzen' agenda-liburua aurkeztu dute
Jakoba Errekondok idatzi du argitalpena, eta irudiak Antton Olariagak jarri ditu.
Argiak argitaratu du lana, eta Bizi-Baratzea libururen ondoren hasitako ildoaren barruko hirugarren argitalpena da.
Gida-liburuak azaltzen du landareak zaintzeko garai bakoitzean zer lan egin behar den eta nola, eta Antton Olariagaren irudiekin lagunduta dago. 2018an norberaren denbora “ganoraz eta plazerez antolatzeko tresna da”. Urteko sasoien azalpena, Euskal Herriko klima mapa, urteko ilgora-ilbeheren eta ilberri-ilzaharren zikloen egutegia, baratzea egiteko zortzi urrats… denetik aurkituko du irakurleak.
12 euroan dago salgai Argiako dendan, 943 37 15 45 telefono zenbakira deituta edo denda@argia.eus posta elektronikora idatzita.
Argitalpen berezia kaleratu du Jakoba Errekondok. Izan ere, agenda eta liburua den Landareak lantzen liburua aurkeztu berri du, Bretxako merkatuan.