Donostiako Parte Zaharra. (Argazkia: Malen Aldalur)
Parte Zaharreko bizilagunen eta auzoko kolektiboen kezkei irtenbide bat eman nahian Parte Zaharreko kudeaketa bateratu eta partaidetzazkoa egiteko proposamena aurkeztu du udalak.
Bizilagunen kexa eta kezken aurrean udalak hainbat departamenduren eta udal entitateren bitartez esku hartu du, “modu arduratsuan, baina ez bateratuan”. Izan ere, azaldu dute gaur egun Parte Zaharrean zein egoera dagoen ikusirik, beharrezkotzat jotzen dela auzo ekintza komunitarioko prozesu publiko bati heltzea: “Horretan alderdi estrategikoa eta erabakigarria da partaidetza”.
Hori dela eta, udalak Parte Zaharreko egoera aztertzen duen txosten bat osatu du eta orain auzoko eragileekin kontratatu nahi du: “Proposamen ireki eta dinamiko honek modu sintetikoan zehazten du Parte Zaharrean egungo problematika, eta mahai gainean jartzen du zer irismen, metodologia eta epe kontuan hartu beharko liratekeen”.
Giaren inguruko informazioa landuko dugu ostiraleko astekarian.