Donostiako feministek babesa adieraziko diote Kataluniari
Donostiako Asanblada Feminista sortzeko bilera egitekoak ziren gaur emakumeen etxean. Dena dela, bilera bertan behera utzi dute Kataluniari babesa adierazteko eta 19:00etan emakumeen etxetik aterako den bloke feministan parte hartzeko deia egin dute.
“Feministok ezin dugu itsuarena egin Kataluniako herriak eta jendeak pairatutako errepresioaren aurrean”, azaldu dute.