Euskara ikasteko diru laguntzak eskatu daitezke dagoeneko
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak jakitera eman duenez, zabalik da euskara ikasteko diru laguntzen epea. Hain zuzen ere, azaroaren 17ra bitarte eskatu daitezke. Autoikaskuntza eta barnetegiei dagokienez, ikastaroa hasi eta 30 eguneko epean eska daitezke.
Eskaerak Internet bidez egin daitezke www.donostiaeuskaraz.eus edo www.donostia.eus webguneen bidez. Aldi berean, Euskara Zerbitzuan bertan eta Donostiako Udaleko UdalInfo bulegoetan egin daitezke.