Herritarren parte hartzea sustatzeko proiektuak babestuko ditu udalak
53.000 euroko diru laguntza banatuko du Donostiako Udalak herritarren parte hartzea sustatzeko eta garatzeko proiektuak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteen artean. Hiriko auzoetan jarduera komunitarioak egiten dituztenek ere jasoko dute babesa. Tokiko Gobernu Batzordeak hartu du erabakia gaur goizean.
Babes ekonomikoa jasoko duten elkarteak ondorengoak dira: AGIFUGI, Asociación de Inmigrantes Latinoamericanos de Euskadi, Bagera Donostiako Euskaltzaleen elkartea, Bozak, Decebal Asociación Solidaridad Rumania-Euskadi, Elkarrekin Bizi, Emigrados/as sin fronteras, Adsis Fundazioa, Ikertze Kultur Elkartea, Jatorkin, Kamelamos Adiquerar, Kolore Guztiak, Lleno de Naranjas, Asociación Artística Cultural Mestiza, Mujeres del Mundo Unidas, Pusumedia, SOS Arrazakeria Gipuzkoa, Samba-Batukada Taupada, Topagunea eta Vesta.