Jardunaldia aurkeztu dute. (Argazkia: Donostiako Udala)
Indarkeria matxista nerabezaroan gaitzat hartuta jardunaldi bat antolatu dute
Berdintasun sailak eta Gazteria sailak elkarlanean urriaren 25erako, San Telmo museoan. “Nerabezaroan gero eta gehiago arduratzen duen indarkeria matxistari buruzko hausnarketa egiteko jardunaldia izango da”, azaldu dute.
Horretarako, San Telmo Museoan
hizlari adituak egongo dira, euren esperientziak azaltzen eta irtenbideak proposatzen. Helburua honakoa dela azaldu dute. “Errealitatea aztertzea eta aurrera eramaten ari diren esperientzia ezberdinak ezagutzea. Udalean, Gazteria, Hezkuntza, Gizarte Ekintza eta Berdintasun departamentuak elkarlanean ari dira Haurtxoko eta Gaztelekuetan hainbat ikerketa egiten. Eta horiei esker, hainbat diagnostiko egin ahal izan dituzte, hain zuzen ere, lan osatuago bat egiteko oinarri izango diren hainbat diagnostiko. Hori dela-eta, jardunaldi hau ezingo litzateke egin hezitzaile, irakasle, Berritzeguneko langile, aisialdi talde, gazte-elkarte, talde feminista, edota Kultura eta Kirol elkarteetako arduradunak gabe”.
Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da. Izena emateko epea urriaren 16an amaitutzen da; eta izen ematea 943 481 909 telefono zenbakira deituta edo gazteria@donostia.eus helbidera idatzita egin daiteke.
Informazio gehiago hemen.