IKT-en erabilerari loturiko arriskuen formazioa emango du udalak ikastetxeetan
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilerak dituen arriskuen inguruko formazioa eskainiko du Donostiako Udalak ikastetxeetan. Hain zuzen ere, hiriko 35 ikastetxeetako irakasleek jasoko dute formazioa, ikasleen artean kasuak detektatu ahal izateko.
Zerbitzua Prebentzioa, Haurtzaroa eta Familia Zerbitzuak eskainiko du. Kontratuak bi urteko iraupena izango du, eta urteko aurrekontua 18.400 eurokoa da. Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du formazioa abian jartzea.