IRUTXULOKO HITZAko langileok ere Kataluniarekin bat egin dugu
IRUTXULOKO HITZA-ko lantaldeak bat egin du ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde sindikatuek deitutako lanuzte deialdiarekin. Kataluniari elkartasuna adierazteko elkartu dira langileak, eta Donostiako hedabidearen egoitzaren aurrean ordubeteko lanuztea egin dute. Catalunyan nahiz Euskal Herrian herriak erabaki leloarekin bat egin dute, eta urriaren 1eko gehiegikeria poliziala salatu dute.