Aurrekontua 1.384.577,62 eurokoa da, eta sei hilabete izango dituzte obrak amaitzeko.
Erlojuen inguruko baranda berritzen hasi dira. (Argazkia: Lide Ferreira)
Cervantes plazatik Perlarainoko baranda berritzeko lanak hasi dituzte jada. 350 metroko luzera beteko dute, baina kontuan hartuta Kontxako erlojuen aldapak eta eskailerak, orotara,
550 metrotan zehar jarriko dituzte baranda berriak. Aurrekontua
1.384.577,62 eurokoa da, eta sei hilabete izango dituzte obrak amaitzeko.
Iaz 100 urte bete zituen Kontxako barandak, eta baranda berriaren lehenengo fasea amaitu zuten: Nautikotik Kontxako pasealekuko lehenengo aldapa arte. Orain egiten ari diren lanetan, barandarena osotasunak lau elementu ditu: zokaloa, pilastra, metalezko baranda eta metalezko farola.
Proiektuaren helburua da aurretik zeuden hutsune batzuk zuzentzea. Horregatik, eta baranda originalaren estetika errespetatuz, baranda altzairu galbanizatuarekin egingo dute, eta erretxinarekin babestuko dute, gehiago irauteko.