Rotary elkarteak bildutako diruari esker lortu dute sei robot Donostia Ospitaleko Onkologia gunera eramatea.
Ospitaleko langileak, Rotaryko eta Aspanogiko kide batzuk eta ospitaleratuta dauden umeak. (Argazkia: Rotary)
Rotary elkartearen ekimenez,
dinosauro itxurako sei robot banatu dituzte
Donostia Ospitaleko Onkologia guneko umeen artean. Bertan izan dira Rotaryko, Aspanogi elkarteko eta ospitaleko hainbat kide. Baina gonbidatu berezienak izan dira bertan ospitaleratuta dauden bi neska txiki. Beraien
Dinoa eskuetan hartu eta gozatzeko aukera izan dute.
Elkartearen hainbat jardueratan bildutako diruari esker posible izan da proiektua aurrera eramatea. Gainera, La Caixako Gizarte Ekintzak bere ekarpena egin du, eta Donostiako ingeniari zibileko talde baten laguntzarekin.
Ospitalean dauden bi ume, robot batekin. (Argazkia: Rotary)
Rotaryren helburua da minbizia duten haurrak laguntzea, igarotzen ari diren “egoera gogorra” ahalik eta onena izan dadin. Robot sozialak, zehazki, komunikatu egiten dira gizakiekin maskota batzuk izango balira bezala, baina pertsonen antzeko jokabideak erakusten dituzte: “Robot bakoitzak bere izaera eta itxura du; honi esker, haurrak ohitu egiten dira eta nolabaiteko laguntasun harremana sortzen dute”.
Robot hauek ebakuntzen aurretik, larrialdietan eta, bereziki, onkologian erabiltzen dira. Baina ez hori bakarrik, guraso, senide eta medikuentzako ere lagungarriak direla diote: “Robotek ez dute inoiz guraso batzuen besarkadak eta babesa ordezkatuko, baina profesionalei euren lana erraztuko diete eta umeen ondoan egongo dira”.