Hainbat adituk azalduko dute Interneten familien eta haurren segurtasuna nola hobetu, baita teknologia berrien erabilera egoki eta zentzuduna egiteko prestakuntza eskaini ere.
Hirukidek,
Kide Ugariko Familien Elkarteetako Euskadiko Federazioak, 8. biltzarra egingo du
urriaren 21ean,
Kursaalen. Bertan,
Familia eta balioak sarean izenburupean, hainbat adituk azalduko dute Interneten familien eta seme-alaben segurtasuna nola hobetu daitekeen, eta teknologia berrien erabilera egoki eta zentzuduna egiteko prestakuntza eskainiko dute.
Saioetarako
sarrera doakoa da, eta guraso eta profesional guztiei dago irekita. Saioetan parte hartzeko, ezinbestekoa da
urriaren 16a baino lehen izena ematea, biltzarreko webgunearen bidez, 945 25 36 02 telefono zenbakira deituta edo
congreso@hirukide.com posta elektronikora idatzita.
Parte hartzaileen artean egongo dira David Barroso (zibersegurtasunean aditua eta nazioarteko aholkularia),
Jesus Pernas (Los Santos ikastetxeko zuzendaria eta Acompañame en la Red hezkuntza programaren fundatzailea),
Ruth Sala (zuzenbide penalean eta delitu teknologikoetan aditua),
Selva Orejon (peritu judiziala identitate digital, ospe eta irudiaren arloan),
Manuel Viota (Ertzaintzako Delitu Informatikoen Ataleko burua)
eta Jorge Bermudez (Gipuzkoako kriminalitate informatikoko fiskala).