Gasteizko emakume bat erail dutela salatzeko elkarretaratzea egingo dute ostegunean
Gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Gasteizen, bikotekide ohia hiltzea leporatuta. Miranda de Ebron (Espainia) agertu zen emakumearen hilotza. Eraso sexistariuk ez! nazkatutak gaude! aski da! lelopean Emakumeen Mundu Martxaren protokoloa aktibatu dute eta elkarretaratzeak egingo dituzte hainbat hiriburutan. Donostian ostegunean 19:30ean egingo dute protesta.
Zazpi emakume eta haur bat hil dituzte aurten bortxaz. Azken hiru asteetan Euskal Herrian egindako hirugarren hilketa da.