Puntu Soziala egitasmoa bigarren aldiz egingo dute; izena emateko aukera ostiralean, urriaren 6an, amaituko da.
https://vimeo.com/232973607
Proiektu bat saritu eta
sarean duen presentzia indartzeko asmoz, gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bat aukeratzen du urtero
TaPuntu kooperatibak. Gizarte arloko eragin baikorra duen edozein norbanako, elkarte edo enpresak hartu dezake parte.
Izen ematea ostiralera arte, urriak 6, egongo da zabalik, eta
PuntuSoziala.eus webgunean aurkeztu daitezke proposamenak. Irabazlea urriaren 13an iragarriko da.
Urtebeteko lanketa, doan
Aukeratzen den
proiektu sozialari laguntza eskainiko dio TaPuntuk
bere zabalkuntzan dituen arazoak aztertzen, eta zailtasun eta erronkak identifikatzen. Aurrera begirako aukerak ere kontuan hartuko dituzte, eta horiek lortzeko
estrategia bat garatuko dute. Gainera, urtebeteko plangintza bat osatuko dute; dena, doan.
Iaz egin zuten lehen aldiz Puntu Soziala egitasmoa, eta hamalau proiektu aurkeztu ziren.
Basherri Sarea, Gipuzkoako kontsumo talde eta kooperatiba ekologikoen sarea, izan zen aukeratua. Urtebeteko doako lanketan zehar, beraien helburuak azaltzeko
bideo korporatiboa,
sare sozialen estrategia, horien inguruko formakuntza eta
e-mail marketing kanpainak egiteko formakuntza jaso zuten.