(Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, lankidetza hitzarmena sinatu du hiriko merkatarien elkarteekin. Horiek dira Dendass, Merkataritza Federazioa, Auzoa, Zaharrean, Centro Erdi eta Bretxako Azoka.
Ernesto Gasco alkateordeak adierazi du hitzarmenak udalaren eta merkatarien arteko lankidetza indartuko duela. “Sektoreen ordezkarien eta udalaren beraren arteko baterako jarduera argitzen du, eta prozesu honi baliabide publiko gehiago esleitu dizkio, erakunde hauek sendotzeko eta hazteko helburuarekin, hiriko merkatariaren alde egiten duten euren lanaren barruan”.
Merkataritza Jarduera Plana 2017 sustatzea eta garatzea du helburu hitzarmenak. Baita ere, hiriko ekonomia egitura sendotzea eta finkatzea, merkataritza eta lana finkatzea, kontsumitzaile berriak erakartzea eta bertako merkataritzaren kontsumoa sustatzea.
205.000 euroko hornidura jarriko du udalak zuzeneko ekonomia gisara, iaz baino %20 gehiago. Kopuruari gehitu behar zaizkio sektoreari onurak ekartzen dizkion beste diru sailak. Esaterako, gabonetako argien gastua.