Pisu turistikoen ordenantzaren jardunaldi irekia urriaren 9an izango da
Donostiako Udalak pisu turistikoak arautzeko ordenantza proiektua aurkeztuko die herritarrei, datorren astelehenean, hilak 9. Jardunaldi irekia udaletxeko Udalbatza aretoan izango da 19:00etan.
Enrique Ramos Hirigintza Sostengagarriko, Etxebizitzako eta Hiri Proiektuetako zinegotziak proiektuaren edukia aurkeztuko du. Ondoren, herritarrek denbora izango dute galderak egiteko.